Baztan

  • 10
  • 20
  • 30
  • 50
  • 60
  • 70
  • 80
  • 90
  • 95
+ Argazkiak eta informazio gehiago www.valledebaztan.com

| Mendi itzuliak

Xorroxingo ur saltoa (Erratzu)

Bertizko parkea (Oronoz)

Zaldi itzuliak (Arizkun)

Bertiz Abentura Park (Narbarte)

Bidasoako bide berdea

Done Jakue bidea
 

| Ondarea

Jauregia (Irurita, visitas guiadas)

Donamariko dorrea

Amaiurko gaztelua

Amaiurko errota (Talo dastaketa)
 

| Lezeak

Urdazubiko lezeak

Zugarramurdiko lezeak

Sarako lezeak
 

| Bestak

Baztandarren Biltzarra (Elizondo)

Urriko feriak (Elizondo)

Arizkungo iñauteak
 

| Museoak

Jorge Oteiza museo etnografikoa (Elizondo)

Santxotena parke-museoa (Arizkun)

Sorginen museoa (Zugarramurdi)

Urdazubiko errota eta monastegia

Zubietako errota
 

| Hiriak

Iruña (45 Km.) Entzierroko ibilbidea

Donostia (68 Km.)

Biarritz (74 Km.)

Baztan harana

Baztan harana iberiar penintsularen iparraldean dago, Nafarroako ipar-ekialdean. Bere 376,81 km2-ekin erkidegoko udalerri zabalena da eta gaurko egunean 8.000 bat lagun bizi dira ibar honetan. Baztan, pirineo bajuetako haran tipikoa dela erran daiteke: altuera ertaineko mendiak, paisai berde eta hezea, haritzak eta bagoak dira nagusi.

Baztanek 15 herri ditu (Amaiur izan zen sartu zen hondarra, 1969. urtean) 4 kuartel ezberdinetan antolatuak. Auzo aunitz daude ere, herri gehienek bakarren bat baitute. Gainera, baserri eta borda ugari aurkituko ditugu nonnahi hedaturik. Laburbiduz, Baztan harana Bortziriak eta Kinto-errealaren artean dagoen zokogune bat da. Iparratik hegora, 15 km-ko luzera du, eta bere zabalera km 1 eta 3 km tartekoa da (2 luzapen daude; Erratzu / Izpegikoa eta Elizondo / Beartzun / Berdarizekoa).

Azkeneko urte hauetan deforestazioa egon baldin bada ere, Baztango ingurua berdea da, hezea, eta bere mendi eta zelaiak zuhaitzez josiak daude. Honen adibide argia Bertizko Natur Parkea da, Bertizaranan barne dagoena. Irati oihana eta gero, Baztan harana da Nafarroako gune berdeenetariko bat. Baztanek gainera arras industria guti du hortaz, honi, orai arte errandako guzia gehitzen badugu, ez da harritzekoa nekazal turismoak izan duen goitiera haundia. Igoera nabarmen hau azkeneko urteetan izan da batez ere, eta dudarik gabe, diru-sartze haundia izan da bailararendako.

Baztandarrok gure folklore eta ohiturak gogoz mantendu ditugu mende eta mendeetan zehar, baina bada, dudarik gabe bereziki maite dugun altxor bat: gure euskara edo eskuara, hemen erraten den moduan. Adituek diotenez, euskalki arras aberatsa da, ongi mantendua eta gaurko egunean baztandar gehiengoen ama hizkuntza.

Atentzioa deitzen duen bertze gauza bat Baztango etxe gehienek beren aitzinekaldean duten armarria da. Jatorria, 1212. urtean dago, kristauek Nabas de Tolosako gatazka irabazi zutenean. Ajedrezko tabla bat irudikatzen da, erramuko 2 adarrez inguratua.

Una de las fiestas populares más importantes de la zona es, sin duda, el Baztandarren Biltzarra.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información en la Política de cookies.

  Acepto la política de cookies
EU Cookie Directive Module Information